Federaziotik mugimendura

2010 urtean abiatutako hausnarketa sakonari amaiera emango dio 2012ko udazkenean Topaguneak. "XXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen Kongresua" abian jarri zenean aurreikusi modura, bi fasetan banatu zen hausnarketa hura eta bigarren fasea azaroaren 17an itxiko da.

Euskaldunon Elkarteen Oinarriparrak onartu genituen 2011 urtean, euskaldunon elkarteen mugimenduaren hurrengo hamarkadetarako gidalerroak markatzen dituen proposamena. Baina Oinarriparren onarpenaren ondoren mugimenduaren antolaketa eta finantzazioaren inguruko erabakiak hartzeko enkargua hartu zuen Topaguneak. Horri erantzuten dio 2012 urteko hausnarketa honek.

Hiru gai nagusiri erantzun nahi die, beraz, Kongresuaren bigarren faseak:

Antolaketari: Mugimenduaren antolaketaz arituko gara eta aztergai ezberdinak proposatuko dira: mugimenduaren izena eta izana, mugimenduaren barne egituraketa, Oinarriparretan zehazten ziren aitzindaritzen artikulazioa, barne komunikazioa, bazkideekiko harremana, boluntarioen artikulazioa eta funtzioa, lan boluntario eta profesionalaren uztarketa eta transmisioa zein mugimenduaren elikadura, besteak beste.

Finantzazioari: Elkarteen eta mugimenduaren finantzazioa izango da aztergai, finantzazio horren hiru ardatzetan arreta jarriz: komunitatearen sostengua (bazkidetza kuotak eta bestelakoak), zerbitzugintza eta babes instituzionala.

Jardunari: Euskaldunon Elkarteen Oinarriparretan adostutako lehentasun eta funtzioen baitan mugimenduaren jardun-ildoen gaineko hausnarketa

Kongresuaren bigarren zatian, beraz, mugimenduaren eraldabideak adostuko ditugu eta azaroaren 17tik aurrerako jarduera ildo nagusiak zehaztuta geldituko dira horrela.

Gune honetan jarraitu ahal izango da prozesua. Ongi etorri eta lanera!

 

Subpages (1): Izen-ematea
Comments