Berriak

Kongresuaren arratsaldeko saioa sarean ikusgai

posted 31 Mar 2011, 04:37 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 31 Mar 2011, 04:46 ]

Eguerditik aurrera bilguneak jai giroa izan zuen nagusi. Bilboko Kafe Antzokiak hartu gintuen bere altzoan, euskaldunon elkarteen mugimenduarentzako erreferentzia izan den gunea, zalantzarik gabe.

Bazkal ondorenak berriz, kultur sorkuntzarako eta kantu zein dantzarako tartea ekarri zuen. Udane Goikoetxeak gidatutako saioan Igone Amesti, Eneko Barberena, Jon Gurrutxaga, Manex Agirre, Patxi Zubizarreta, Gilkitxaro taldeko Ane Zabala eta Galder Perez, Asier Serrano, Kristina Mardaras, Rafa Rueda, Mikel Urbeltz eta Porrotx izan genituen lagun.



Kongresura joateko autobusak Debagoiena eta Debabarrenetik

posted 2 Feb 2011, 08:54 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 2 Feb 2011, 08:56 ]

Debagoieneko euskara elkarteek gaur egin dute otsailaren 26ko egitarauaren aurkezpena Bergaran. Bertan egon dira Arrasateko AED eta Txatxilipurdiko, Bergarako Jarduneko  eta Aretxabaletako Loramendiko kideak. Denek ere Bilboko ekitaldietan parte hartzeko deialdia egin diete bai euskara elkarteetako bazkideei eta baita herritar orori  ere.

Goienak ondoko bideoan eta idatziz ere jaso ditu Bergaran bildutakoen esanak.

Autobusak Debagoienetik eta Debabarrenetik

Adierazi dutenez, otsailaren 26an Bilboko kongresura joateko autobusa antolatzeko asmoa dute Debagoieneko elkarteek. Nerea Mendizabalen hitzetan, “bailara osoan izena ematen duen jende kopuruaren arabera baldintzatuta egongo da, baina baikorrak gara horretarako”.

Autobusa goizeko 8:00etan irtengo litzateke Aretxabaletatik, eta Arrasate eta Bergarako jendea jaso ostean, Bilbora abiatu. Bueltatzeko ordua arratsaldeko 20:00etan izango litzateke. Interesatuek lehenbailehen jakinarazi behar diote AED Elkarteari (943 77 12 28)

Debabarreneko elkarteak ere autobusa jartzeko aukera aztertzen ari dira. Interesatuok lehenbailehen adierazi Eibarko ...eta Kitto! (943 20 67 76), Elgoibarko Izarra (943 74 16 26) edo Soraluzeko Pil-pilean elkartean (943 75 13 04)

Oinarriporra!

posted 31 Jan 2011, 03:08 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 31 Jan 2011, 03:14 ]


Crowdphoto © 2007 James Cridland | more info (via: Wylio)

Euskara Elkarteen Mugimenduko kideok hitzordu garrantzitsua dugu otsailaren 26an Bilbon. TOPAGUNEAn ilusio handiz begiratzen diogu Kongresuari, eta gure historian mugarria markatuko duen 26ko bilkura 20.000 lagunetik gora biltzen duen mugimenduaren isla izatea nahi dugu, edukiz zein kopuruz.

Horregatik, apustu handia egin eta 400 lagunentzako lekua gorde dugu Alondegian... eta oinarriporra ere antolatu dugu: zenbat lagun bilduko gara zuen ustez Kongresuan? Ausartuko zarete kopuru bat esaten? Hala bada, bete beheko formularioa, edo ikusi besteen apustuak. Otsailaren 26an zoazten guztiak kontatu egingo zaituztegu eta, oinarriporran gehien hurbiltzen denak saria eskuratuko du. Ezetz asmatu!

OinarripOrra



Gogoratu otsailaren 26ko bilkurara joateko izena eman beharra dagoela! Ez kexatu gero lekurik gabe geratzen bazara!

Izen-ematea zabalik

posted 17 Dec 2010, 04:51 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 17 Dec 2010, 04:58 ]

XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuan parte hartzeko izen-ematea zabaldu berri dugu. Otsailaren 26an Bilbon egingo dugun bilkura nagusia, Euskaldunon Elkarteen hausnarketaren lehen fasearen azken hitzordua izango da; Mugimenduaren baitan inoiz egindako bilkurarik jendetsuena eta gogoeta jaiarekin uztartzeko topaketa. Izen-ematea web-gune honen bidez egin daiteke:

http://kongresua.topagunea.org/izen-ematea

Oinarrizko ponentzia aurkezteko azken eskualde batzarrak

posted 17 Dec 2010, 04:46 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 17 Dec 2010, 05:00 ]

Azken asteotan hainbat euskara elkarteetako kideek XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresurako proposatu den oinarrizko ponentziaren aurkezpenean parte hartu dute, eskualdeka egindako hainbat batzarretan. Bertaratuek, Kongresuaren nondik norakoak eta ponentziaren edukiak izan dituzte hizpide. Datorren asteartean, abenduaren 20an, azken eskualde batzarra izango da Gasteizen.

Hurrengo bi hilabeteetan, euskara elkarteek beren gogoeta propioa egingo dute, Kongresuaren bilkura nagusia prestatzeko. Euskaldunon Elkarteetako bazkideei deia egin zaie elkarteen bueltan batu eta erronka berriak denon artean jartzeko. Bazkideen barne hausnarketa horiek konpartitzeko, urtarrilean zehar lurraldeka mintegi bana egingo da. Hauek dira mintegietan parte hartzeko kontuan hartu beharreko datak:

- BIZKAIKO MINTEGIA: 2011/01/15

- GIPUZKOAKO MINTEGIA: 2011/01/22

- NAFARROAKO MINTEGIA: 2011/01/22

- ARABAKO MINTEGIA: 2011/01/29

GOITBko Gipuzkoa Kultura saioan gogoeta prozesuari buruzko erreportaia emititu dute

posted 3 Dec 2010, 04:04 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 3 Dec 2010, 04:11 ]

GOITBko Gipuzkuoa Kultura saioan, Topagunearen baitan egiten ari garen gogoeta prozesua ezagutu nahi izan dute. Aurrera begirako erronkak, oinarriak eta iparrak, honako bideoan:


Ponentziaren aurkezpena Nafarroan

posted 26 Nov 2010, 07:15 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 26 Nov 2010, 07:22 ]



Azaroak 20. larunbata goizean, 18 lagun bildun ginen Atarrabiako kultur etxean ponentziaren aurkezpenaren gainean iritziak, kezkak, ilusioak....sagardoa eta patata tortilla konpartitzeko.

Emankorra izan zen saioa, gaian gehiago sakontzeko eta eztabaidatzeko gogoa nabaritu zen partaideen artean eta horrela eginen dugu urtarriletan inen dugun hurrengo bilkuran. Eskerrik asko partaide guztiei

XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresua aurkezteko lehen eskualde batzarrak egin dira

posted 19 Nov 2010, 04:55 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 19 Nov 2010, 05:13 ]

Bilbo, Eibar eta Arrasaten egindako batzarretan, inguruko euskara elkarteetako kideak bildu ziren atzo, azaroaren 18an. Bertaratutakoek, Kongresuaren nondik norakoak eta proposatu den behin behineko ponentziaren edukiak izan zituzten hizpide.

2010eko urtarriletik martxan dagoen prozesuari esker, euskaldunon elkarteen baitako gogoeta pixkanaka aberastuz doa eta momentu honetan, bazkide guztiei zabaldu berri zaie eztabaida, eskualdekako bilera hauen bitartez, hain zuzen.

Hurrengo egunotan, beste hainbat eskualdetan egingo dira batzar hauek. Izan ere, elkarteetako barne gogoeta sustatzeko asmoz, 2010eko azaroa eta 2011ko otsaila bitartean aurkezpen eta eztabaidak antolatuko dira euskara elkarte guztien artean. Helburua, gogoeta prozesua ahalik eta parte hartze handienarekin burutzea da.

Batzarretan aurkeztuko den txostena, kontraste talde batek aurretik aztertu eta osatu du. Elkarte ezberdinetan aritutako 50 kide hauen iritzi, gogoeta eta ekarpenak urria eta azaroan zehar jaso dira eta azaroaren 6an, taldeko 44 lagun bildu ziren Eibarren, XXI. Mendeko euskaldunon elkarteen Kongresuaren oinarrizko ponentziari ekarpenak egiteko. Honako bideoan eguneko laburpena eta bertan egon ziren lagun batzuen balorazioa ikusiteko aukera duzue:

Kongresua: kontraste taldea Eibarren from Topagunea on Vimeo.

Azaroaren 6an Kontraste taldearen batzarra izan zen Eibarren

posted 12 Nov 2010, 09:04 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 12 Nov 2010, 09:06 ]

Zonaldetako batzarren orduak eta lekuak

posted 10 Nov 2010, 02:12 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 10 Nov 2010, 02:18 ]

Aurreratu genizuen moduan, azaroan zehar hainbat zonaldetan batzarrak egingo dira XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Kongresuan aurkeztuko den oinarrizko ponentziaren inguruko eztabaida zabaltzeko asmoz. Buletin honetan, batzarren datak, lekuak eta orduak jakinarazi nahi dizkizuegu.

Azaroaren 6an, larunbatean, oinarrizko ponentziaren lehen kontrastea egin duen taldea Eibarren bildu zen. Bertan, azken asteotan egindako gogoetak guztion artean konpartitu eta eztabaidatu ziren. Orain, ekarpen horiek txostenera ekartzeko eta eztabaida prozesuarekin jarraitzeko unea heldu da. Horretarako antolatu ditugu eskualde batzar hauek, eztabaida elkarteetara zabaltzeko hain zuzen.

Behin eta berriz adierazi dizuegun moduan, ezinbestekoa da Topagunearen bazkide guztien iritzi eta gogoetak jasotzea otsailaren 26an, Kongresuaren egunean aurkeztuko den lana ahalik eta aberatsena izan dadin.

Aurrekoan adierazi genuen moduan, batzarrak euskara elkarteetako kide guztien parte hartzera zabalik daude eta bereziki deia egin nahi diegu:

  • elkartetako zuzendaritzakide eta batzordekideei
  • euskara elkarteetako langileei
  • euskara elkarteetako boluntarioei (batzordetan edo zuzendaritzan parte hartu ez arren)
  • elkarteko bazkide guztiei

Hona hemen kontuan hartu beharreko datak, lekuak eta orduak (aurkezpenek bi ordutako iraupena izango dutela aurreikusten dugu):

Nafarroa: 
  • Atarrabian, azaroaren 20an, larunbata
    • Ordua: 10:30
    • Lekua: Atarrabiako Kultur Etxea
Bizkaian: 
  • Bilbon, azaroaren 18an, osteguna
    • Ordua: 18:00 
    • Lekua: Deustuko Bidarte gizarte etxea
  • Getxon, azaroaren 29an, astelehena
    • Ordua:  18:00
    • Lekua: Aldai patronatua (Karitate plaza, Algorta)
  • Iurretan, azaroaren 30ean, asteartea
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: Iurretako Kultur Etxea (Ibarretxe kultur etxea)
  • Zamudion, abenduaren 2an, osteguna
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: Kultur etxea
Gipuzkoan:    
  • Eibarren, azaroaren 18an, osteguna
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: UNI hezkuntza esparrua (unibertsitate laborala)
  • Arrasaten, azaroaren 18an, osteguna
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: AED elkarteko egoitza (Pablo Uranga, 4)
  • Zumaian, azaroaren 25ean, osteguna
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: Baleike Kultur Elkartearen egoitza (Juan Belmonte 29 behea)
  • Urretxun, abenduaren 2a
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: Zehazteke
  • Andoainen, azaroaren 23an, asteartea
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: Topaguneko egoitza
  • Errenterian, azaroaren 26an, ostirala
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: Kultur Etxea
Araban:  

Azaroaren 13 eta 20an jardunaldiak daudela eta, ez da bilkura orokorrik aurreikusi (elkarte bakoitzarekin hartuko da harremana).

1-10 of 20