Berriak‎ > ‎

2011ko otsailaren 26an egingo da kongresuaren bilkura nagusia

posted 28 Oct 2010, 01:09 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 28 Oct 2010, 01:31 ]


Euskara Elkarteen Mugimenduaren Kongresuaren datak zehazten doaz apurka-apurka. Urtarrilean abiatutako gogoeta prozesuaren garai erabakiorrean sartuko gara hurrengo hilabeteotan. Topaberri e-buletinaren 68. zenbakian azaldu zen moduan, apiriletik aurrera gogoetaren lehen zatia egin da eta horretarako bi batzorde izan dira martxan. Urritik aurrera eztabaida zabaldu egingo da eta Euskara Elkarteetako kide guztien arteko gogoeta saioak aurreikusi dira. Beraz, ondoko datak kontuan hartzekoak dira:

Urria: Batzorde Txikiaren lehen hausnarketa Euskara Elkartetako 50 kiderekin eztabaidatuko da

Azarotik otsailera bitartean: Euskara elkarteetako kide guztiei zabalduko zaie eztabaida. Hilabeteotan Euskara Elkarte guztietan gogoeta egiteko gonbitea egingo da Topagunetik. Tartean, bost saio ireki antolatuko dira, Euskara Elkarte bakoitzetik nahi beste lagunek parte hartzeko aukera egongo delarik. Saioen datak:


  • 2010/11/20: Nafarroako mintegia
  • 2010/11/27: Tokiko hedabideen mintegia
  • 2011/01/15: Bizkaiko mintegia
  • 2011/01/22: Gipuzkoako mintegia
  • 2011/01/29: Arabako mintegia

Azkenik, Euskara Elkarteen Mugimenduaren Kongresuaren bilkura nagusia 2011ko otsailaren 26an egingo da, Bilbon. Egun horretan hausnarketa eta jaia uztartu nahi dira eta beraz, agendan gordetzeko proposamena luzatzen zaizue danoi.

Prozesuaren berri zehatz ematen duen Topaberri buletinaren ale berezia argitaratu da azken astean eta aurki jasoko duzue elkartean. Bitartean, sarean ere aurki daiteke, dokumentazio gunean (pdf).

Comments