Berriak‎ > ‎

Kongresuaren fase nagusian, bazkideen hausnarketarako txanda

posted 28 Oct 2010, 03:25 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 28 Oct 2010, 03:37 ]

Dakizuenez, urtarrilean Durangon "Gogoetan, XX. Mendeko Euskara Elkarteak" izeneko jardunaldietan azaleratutako kezkei erantzuteko asmoz, datorren otsailaren amaieran Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresua egiteko erronkari heldu genion.

Bien bitartean, hausnarketa lanari ekin diogu eta dagoeneko, Batzorde Txikia osatzen duen lantaldeak, lehen faseko oinarrizko ponentziaren lanketa amaitu du. Irailaren 29an izan zuten azken bilera eta egun, XXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen oinarriparrak biltzen dituen oinarrizko txostena prest dago.

Mometu honetan, eztabaida zabaldu eta hausnarketa parte hartzailearekin jarraitzeko asmoz, prozesuaren hurrengo fasean sartzeko garaia heldu da, oinarrizko txostena bazkideen eskura jarriz. Helburua, Euskaldunon Elkarteetako kide ezberdinen iruzkin, ekarpen, gogoeta eta aldaketak bertan jaso ahal izatea da eta horretarako, 50 kidek osatutako kontraste taldea azaroaren hasiera bitartean arituko da lanean.

Lehen kontraste talde honetako ekarpeneak  oinarrizko txostenera behin ekarrita, bazkide guztiei ponentzia zabalduko zaizue, eztabaida prozesuarekin jarraitzeko. Gogoan izan, Topagunearen bazkide diren Euskara Elkarte guztien parte hartzea ezinbestekoa izango dela aurreikusitako helburuak bete ahal izateko. Beraz, Topagunetik azaroa eta urtarrila bitartean antolatuko diren Mintegietan parte hartzeko gonbitea egingo zaizue. Hona hemen zuen agendetan kontuan hartzeko datak:

  • 2010/11/20  NAFARROAKO MINTEGIA
  • 2010/11/27  TOKIKO HEDABIDEEN MINTEGIA
  • 2011/01/15  BIZKAIKO MINTEGIA
  • 2011/01/22  GIPUZKOAKO MINTEGIA
  • 2011/01/29  ARABAKO MINTEGIA

2011/02/26  EUSKALDUNON ELKARTEEN MIGIMENDUAREN KONGRESUA BILBON

Iformazio gehiago elkarteetan jaso duzuen Topaberri buletinaren ale berezian. Sarean ere aurkitu dezakezue, bai pdf formatuan deskargatzeko <http://topagunea.org/dokumentazioa/topaberri/topaberri-63/download> eta baita zuzenean irakurtzeko ere: <http://issuu.com/topagunea/docs/topaberri-63>

Comments