Berriak‎ > ‎

Kongresua: zonalde batzarren datak

posted 3 Nov 2010, 05:59 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 3 Nov 2010, 06:04 ]

Gogoan izango duzuenez, XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Kongresuan aurkeztuko den Oinarrizko Txostena eztabaidatzeko prozesuaren fase nagusian murgilduta gaude bete-betean. 

Azken asteotan elkarteetako 50 kidek osatutako kontraste taldea lanean aritu da euren iruzkin, ekarpen eta gogoetak eginez.  Orain, zuen txanda da: azaroan zehar, lehen kontraste honetako ekarpenak txostenera ekarri eta bazkide guztiei zabalduko zaizue eztabaida. 

Gogoan izan, zuen ekarpena funtsezkoa izango dela abiatutako prozesu honek bere izaera parte-hartzailea hasieratik amaierara mantendu dezan. Izan ere, Topagunearen bazkide guztien iritzi eta gogoetak jasotzea ezinbestekoa izango da otsailaren 26an, Kongresuaren egunean aurkeztuko den lana ahalik eta aberatsena izan dadin. Horregatik, zonaldeka antolatu diren batzarretan parte hartzeko gonbitea egiten dizuegu.

Zonaldetako batzar hauetan, hainbat galdera proposatuko dira gogoeta abiatzeko eta hortik aurrera, elkarteetan barne eztabaida garatzeko aukera izango duzue.  Azkenik,  barne eztabaida horietan egositakoa adierazteko parada izango duzue urtarrilean. Lurralde bakoitzeko izango diren Mintegietan hain zuzen ere.

Batzarrak euskara elkarteetako kide guztien parte hartzera zabalik daude eta bereziki deia egin nahi diegu:

  • elkartetako zuzendaritzakide eta batzordekideei
  • euskara elkarteetako langileei
  • euskara elkarteetako boluntarioei (batzordetan edo zuzendaritzan parte hartu ez arren)
  • elkarteko bazkide guztiei

Beraz, deialdiak zabaltzea elkarteetan ahalik eta gehien zabaltzea eskatzen dizuegu.

Hona hemen kontuan hartu beharreko lekuak eta datak:

  • Nafarroa:
    • Atarrabian, azaroaren 20an, larunbata
  • Bizkaian:
    • Getxon, azaroaren 29an, astelehena
    • Zamudion, abenduaren 2an, osteguna
    • Bilbon, azaroaren 18an, osteguna
    • Iurretan, azaroaren 30ean, asteartea
  • Gipuzkoan:
    • Eibarren, azaroaren 18an, osteguna
    • Arrasaten, azaroaren 18an, osteguna
    • Zumaian, azaroaren 25ean, osteguna
    • Goierrin, baieztatzeke
    • Andoainen, azaroaren 23an, asteartea
    • Errenterian, baieztatzeke
  • Araban
    • Azaroaren 13 eta 20an jardunaldiak daudela eta, ez da bilkura orokorrik aurreikusi.

* Zehazteke dauden batzarren datak eta batzar guztien ordutegi zein egoitzak aste honetan bertan zehaztuko dizkizuegu.

Comments