Berriak‎ > ‎

Kongresura joateko autobusak Debagoiena eta Debabarrenetik

posted 2 Feb 2011, 08:54 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 2 Feb 2011, 08:56 ]

Debagoieneko euskara elkarteek gaur egin dute otsailaren 26ko egitarauaren aurkezpena Bergaran. Bertan egon dira Arrasateko AED eta Txatxilipurdiko, Bergarako Jarduneko  eta Aretxabaletako Loramendiko kideak. Denek ere Bilboko ekitaldietan parte hartzeko deialdia egin diete bai euskara elkarteetako bazkideei eta baita herritar orori  ere.

Goienak ondoko bideoan eta idatziz ere jaso ditu Bergaran bildutakoen esanak.

Autobusak Debagoienetik eta Debabarrenetik

Adierazi dutenez, otsailaren 26an Bilboko kongresura joateko autobusa antolatzeko asmoa dute Debagoieneko elkarteek. Nerea Mendizabalen hitzetan, “bailara osoan izena ematen duen jende kopuruaren arabera baldintzatuta egongo da, baina baikorrak gara horretarako”.

Autobusa goizeko 8:00etan irtengo litzateke Aretxabaletatik, eta Arrasate eta Bergarako jendea jaso ostean, Bilbora abiatu. Bueltatzeko ordua arratsaldeko 20:00etan izango litzateke. Interesatuek lehenbailehen jakinarazi behar diote AED Elkarteari (943 77 12 28)

Debabarreneko elkarteak ere autobusa jartzeko aukera aztertzen ari dira. Interesatuok lehenbailehen adierazi Eibarko ...eta Kitto! (943 20 67 76), Elgoibarko Izarra (943 74 16 26) edo Soraluzeko Pil-pilean elkartean (943 75 13 04)

Comments