Berriak‎ > ‎

Oinarrizko ponentzia aurkezteko azken eskualde batzarrak

posted 17 Dec 2010, 04:46 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 17 Dec 2010, 05:00 ]

Azken asteotan hainbat euskara elkarteetako kideek XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresurako proposatu den oinarrizko ponentziaren aurkezpenean parte hartu dute, eskualdeka egindako hainbat batzarretan. Bertaratuek, Kongresuaren nondik norakoak eta ponentziaren edukiak izan dituzte hizpide. Datorren asteartean, abenduaren 20an, azken eskualde batzarra izango da Gasteizen.

Hurrengo bi hilabeteetan, euskara elkarteek beren gogoeta propioa egingo dute, Kongresuaren bilkura nagusia prestatzeko. Euskaldunon Elkarteetako bazkideei deia egin zaie elkarteen bueltan batu eta erronka berriak denon artean jartzeko. Bazkideen barne hausnarketa horiek konpartitzeko, urtarrilean zehar lurraldeka mintegi bana egingo da. Hauek dira mintegietan parte hartzeko kontuan hartu beharreko datak:

- BIZKAIKO MINTEGIA: 2011/01/15

- GIPUZKOAKO MINTEGIA: 2011/01/22

- NAFARROAKO MINTEGIA: 2011/01/22

- ARABAKO MINTEGIA: 2011/01/29

Comments