Bilbo, Eibar eta Arrasaten egindako batzarretan, inguruko euskara elkarteetako kideak bildu ziren atzo, azaroaren 18an. Bertaratutakoek, Kongresuaren nondik norakoak eta proposatu den behin behineko ponentziaren edukiak izan zituzten hizpide. 2010eko urtarriletik martxan dagoen prozesuari esker, euskaldunon elkarteen baitako gogoeta pixkanaka aberastuz doa eta momentu honetan, bazkide guztiei zabaldu berri zaie eztabaida, eskualdekako bilera hauen bitartez, hain zuzen. Hurrengo egunotan, beste hainbat eskualdetan egingo dira batzar hauek. Izan ere, elkarteetako barne gogoeta sustatzeko asmoz, 2010eko azaroa eta 2011ko otsaila bitartean aurkezpen eta eztabaidak antolatuko dira euskara elkarte guztien artean. Helburua, gogoeta prozesua ahalik eta parte hartze handienarekin burutzea da. Batzarretan
aurkeztuko den txostena, kontraste talde batek aurretik aztertu eta
osatu du. Elkarte ezberdinetan aritutako 50 kide hauen iritzi,
gogoeta eta ekarpenak urria eta azaroan zehar jaso dira eta azaroaren 6an, taldeko 44 lagun bildu
ziren Eibarren, XXI. Mendeko euskaldunon elkarteen Kongresuaren
oinarrizko ponentziari ekarpenak egiteko. Honako bideoan eguneko
laburpena eta bertan egon ziren lagun batzuen balorazioa ikusiteko
aukera duzue:
Kongresua: kontraste taldea Eibarren from Topagunea on Vimeo. |
Berriak >