hizlariak

Karmen Irizar

posted 21 Dec 2008, 14:54 by Euskaltzaleen Topagunea


Julen Arexolaleiba

posted 21 Dec 2008, 14:54 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 9 Jan 2009, 07:54 ]

Arrasaten jaio nintzen duela 46 urte:  irakaslea eta psikopedagogoa naiz formazioz, soziolinguista-edo jardunez eta autoformazioz.

Duela 25 urte, Arrasate Euskaldun Dezagun abian jarritakoan, bertan aritu nintzen liberatu-lanetan. AEDtik Eskoriatzako Irakasle Eskolara etorrita (oraingo HUHEZIra) bertatik bideratu ditut, gehien bat, nire egitekoak: Txepetxen ideien logika hedatzeko, ‘euskal soziolinguistika’ ikastaroak antolatu; “Adorez eta atseginez” mintegiaren koordinazioa bideratu; EMUN kooperatibaren sortze-lanetan aritu;  Soziolinguistika klusterraren sorreran saltseatu; eta gaur egun “Euskal Kulturgintzaren Transmisioa” Graduondokoa koordinatu.

Andoni Eizagirre

posted 21 Dec 2008, 14:53 by Euskaltzaleen Topagunea


Iñaki Dorronsoro

posted 21 Dec 2008, 14:53 by Euskaltzaleen Topagunea


Funky Projects

posted 21 Dec 2008, 14:52 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 12 Jan 2009, 04:07 ]

FUNKY PROJECTS, ideiagintza-enpresa!

Sormen estrategikoko aholkularitza- eta ideiagintza-enpresa bat gara, eta 2002az geroztik marka, hiri eta enpresentzat proiektu berritzaileak diseinatzen ditugu. Enpresa berritzaile honek helburu dauka berrikuntza eta sormena aztertzea, ikertzea eta ezartzea, bizimoduan eta onuradunengan denboran zehar iraunkorra izango den eraldaketa aurrerakoi bat lortzearren.
Funky Projectsentzat berrikuntza da ideia berrien garapenaren eta ezarpenaren bidez balioa sortzea. Mundua ideia berriek mugitzen dutenez, sormena edozein proiektuaren hasieratik bertatik eta gure lanaren edozein fasetan presente egon behar da.  Sormena jarrera bat da horregatik beti gabiltza etengabe estimulu bizigarriak asmatzen proiektuen sormenezko garapenerako.

FUNKY PROJECTS sormen, aholkularitza, antropologia eta komunikazio arloetatik gatozen 8 laguneko arlo desberdinetako talde batek osatzen du, eta nazioarteko prestakuntza (Euskal Herria, Frantzia, Holanda, Alemania eta Estatu Batuak) daukagu.

Gorka Julio

posted 21 Dec 2008, 14:52 by Euskaltzaleen Topagunea


garaion egitasmoko kideak

posted 21 Dec 2008, 14:51 by Euskaltzaleen Topagunea


Koldo Tapia

posted 21 Dec 2008, 14:50 by Euskaltzaleen Topagunea


Jone Miren Hernandez

posted 21 Dec 2008, 14:50 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 21 Dec 2008, 14:57 ]

Hizkuntza, euskara…, Zenbat lotura ezberdin imaginatu dezakegu haiekiko? Lengoaia, bihotza, burua, bizitza, arnasa, amodioa, gorrotoa, politika, jolasa, aberria, etxea, eta abar luze bat. Denak hizkuntzari loturiko irudiak, ikuspegiak eta esperientziak dira: hiztunak bezain beste, hiztunak bezain anitzak eta konplexuak. Zergatik, beraz, mugatu mugaezina dena? Ez da izango hemen eta gaur aurreiritziak, inertziak eta topikoak oraindik nagusi direla? Irudikatu al dugu beste euskara batzuk, beste hiztun komunitate batzuk, oraindik ezagutzen ez ditugunak, iristear daudenak, transgresoreak, abangoardistak? Jauzi kualitatibo hauek ez badira ematen, nola mantenduko da hizkuntza? Aurrerapen kuantitatiboak erreprodukzio mekanikoa ziurtatu dezake baina hizkuntzaren biziraupena sormenaren baitan dago: euskarak banakako sormena eta taldekakoa beharko du, baina nola irudikatu irudikatu ezin dena?

Josu Landa

posted 21 Dec 2008, 14:50 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 13 Jan 2009, 08:20 ]

Altzan sortu nintzen 1960an. Formazio akademikoz filologo, eta bokazioz aktibista. Gaur egun, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan murgilduta nago. Bizitoki Hernani dut, eta lantoki Zarautz.


1980tik 1986ra Argia astekarian jardun nuen. 1990an Euskaldunon Egunkariaren sorreran parte hartu nuen. Azken hamabi urteetan arlo bitan ibili naiz nagusiki: hizkuntzaren prozesamenduan alorrean ikerle Ametzagaiñan, eta Internet bitartezko argitalpengintzan Susa argitaletxean. 2000.urtean sortutako www.armiarma.com webgunea da azken lan horren erakusgarririk argiena.

1-10 of 13