hizlariak‎ > ‎

Funky Projects

posted 21 Dec 2008, 14:52 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 12 Jan 2009, 04:07 ]
FUNKY PROJECTS, ideiagintza-enpresa!

Sormen estrategikoko aholkularitza- eta ideiagintza-enpresa bat gara, eta 2002az geroztik marka, hiri eta enpresentzat proiektu berritzaileak diseinatzen ditugu. Enpresa berritzaile honek helburu dauka berrikuntza eta sormena aztertzea, ikertzea eta ezartzea, bizimoduan eta onuradunengan denboran zehar iraunkorra izango den eraldaketa aurrerakoi bat lortzearren.
Funky Projectsentzat berrikuntza da ideia berrien garapenaren eta ezarpenaren bidez balioa sortzea. Mundua ideia berriek mugitzen dutenez, sormena edozein proiektuaren hasieratik bertatik eta gure lanaren edozein fasetan presente egon behar da.  Sormena jarrera bat da horregatik beti gabiltza etengabe estimulu bizigarriak asmatzen proiektuen sormenezko garapenerako.

FUNKY PROJECTS sormen, aholkularitza, antropologia eta komunikazio arloetatik gatozen 8 laguneko arlo desberdinetako talde batek osatzen du, eta nazioarteko prestakuntza (Euskal Herria, Frantzia, Holanda, Alemania eta Estatu Batuak) daukagu.

Comments