hizlariak‎ > ‎

Gotzon Barandiaran

posted 21 Dec 2008, 14:44 by Euskaltzaleen Topagunea

2001eko abenduan sortu genuen bihotz bakartien kluba Larrabetzu zenbait musikari eta literaturazalek. Poesia orokorrean eta euskal poesia beren beregi maite genuon artean sarea osatu aldera herriz herri ari gara ordutik. Gure herriko euskara elkartea den Arrekikilik irakurzaletasuna bultzatzeko ardura gure gain hartuta, bi ekimen sustatu genituen: Literatura Eskola eta Literaturaz berbetan. Lehenaren aurreneko hiru urteak Larrabetzun burutu genituen. Laugarrenetik aurrera Euskal Herri osora zabaldu dugularik, antolaketa lekuan lekuko eskolakideen gain dago. Literaturaz berbetan Larrabetzun irakurzaletasuna kutsatzeko zein euskal literaturaren egunean eguneko egoeraz berba egiteko irakurleen bilgunea da. Urteotan guztiotan, herriko eragileekin batera hainbat ekimen eroan ditugu aurrera eta etorkizunean auzolanari iraunkorrago eustea dugu erronka.

Comments