hizlariak‎ > ‎

Jone Miren Hernandez

posted 21 Dec 2008, 14:50 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 21 Dec 2008, 14:57 ]
Hizkuntza, euskara…, Zenbat lotura ezberdin imaginatu dezakegu haiekiko? Lengoaia, bihotza, burua, bizitza, arnasa, amodioa, gorrotoa, politika, jolasa, aberria, etxea, eta abar luze bat. Denak hizkuntzari loturiko irudiak, ikuspegiak eta esperientziak dira: hiztunak bezain beste, hiztunak bezain anitzak eta konplexuak. Zergatik, beraz, mugatu mugaezina dena? Ez da izango hemen eta gaur aurreiritziak, inertziak eta topikoak oraindik nagusi direla? Irudikatu al dugu beste euskara batzuk, beste hiztun komunitate batzuk, oraindik ezagutzen ez ditugunak, iristear daudenak, transgresoreak, abangoardistak? Jauzi kualitatibo hauek ez badira ematen, nola mantenduko da hizkuntza? Aurrerapen kuantitatiboak erreprodukzio mekanikoa ziurtatu dezake baina hizkuntzaren biziraupena sormenaren baitan dago: euskarak banakako sormena eta taldekakoa beharko du, baina nola irudikatu irudikatu ezin dena?
Comments