hizlariak‎ > ‎

Julen Arexolaleiba

posted 21 Dec 2008, 14:54 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 9 Jan 2009, 07:54 ]

Arrasaten jaio nintzen duela 46 urte:  irakaslea eta psikopedagogoa naiz formazioz, soziolinguista-edo jardunez eta autoformazioz.

Duela 25 urte, Arrasate Euskaldun Dezagun abian jarritakoan, bertan aritu nintzen liberatu-lanetan. AEDtik Eskoriatzako Irakasle Eskolara etorrita (oraingo HUHEZIra) bertatik bideratu ditut, gehien bat, nire egitekoak: Txepetxen ideien logika hedatzeko, ‘euskal soziolinguistika’ ikastaroak antolatu; “Adorez eta atseginez” mintegiaren koordinazioa bideratu; EMUN kooperatibaren sortze-lanetan aritu;  Soziolinguistika klusterraren sorreran saltseatu; eta gaur egun “Euskal Kulturgintzaren Transmisioa” Graduondokoa koordinatu.

Comments