hizlariak‎ > ‎

Xabier Monasterio

posted 21 Dec 2008, 14:49 by Euskaltzaleen Topagunea   [ updated 21 Jan 2009, 00:40 ]
Bilbon jaioa 1959ko otsailaren 25ean. Euskal Filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Euskara irakasle ibilia zenbait euskaltegi eta ikastetxetan, euskara teknikari lanak egindakoa Bizkaiko Foru Aldundian eta editore eta zuzendari lanetan ere aritua Zubia-Santillana argitaletxean. Une honetan Zenbat Gara elkartean dihardu lanean, beroni atxikirik dauden Bilbo Hiria irratian eta Gabriel Aresti euskaltegian, esatari eta didaktika arduradun gisa, hurrenez hurren.
Comments